- Geroz eta konzienteagoak gara berdintasunaren alde urratsak emateko garaian entitate publikoak ere atxiki egin behar direla. Idiazabalgo kasuan, hasi dute Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana diseinatzeko prozesua. Iazko urtean, irailetik abendura bitartean proiektu hau gara-tzeko lehen diagnostikoa egin zen herrian. Horretarako, ezinbestekoa izan da Udalaren eta Elhuyar Alhokularitzaren elkarlana, eta aurkezpenean izan dira ordezkariak.

Lehenengo fase horretan herriaren irakurketa, azterketa oso bat egiten dute. Hala, datu soziodemografikoak, Udalaren osaera politikoa eta teknikoa, udal langileen lan baldin-tzak, berdintasunerako politikak garatzeko baliabideak, enplegua, zaintza-lanak, kultura, jaiak, migrazioa eta aniztasuna, euskara, hezkuntza arautua eta ez arautua, gazteria, kirola, gizarte zerbitzuak eta osasuna, indarkeria matxista eta espazio publikoa eta mugikortasuna hartzen dituzte kontuan, jendearekin elkarrizketak eginez eta herritarren iritziak kontuan hartuz. Behin hori eginda, eremu horietako indarguneak eta ahulguneak identifika-tzen dira, eta horretarako herriko emakumeekin egin da lanketa lanketan.

Planak oraindik ere urratsak eman beharko ditu Udalbatzan onartu eta behin betiko indarrean sartu arte. Hilabete hauetan emaitza horiek aztertzeko eta kontrastatzeko lanak egiten ari dira, bai herritarrekin eta baita ordezkari politikoekin ere.