- Lazkaoko Amalur Mendi Elkarteak II. Mendi Astea antolatu du aste honetan. Guztira lau proiekzio eta hitzaldi eskaintzen ari dira, eta argazki erakusketa bat ere antolatu dute, kultur etxeko erakusketa gelan. Emanaldi guztiak 19.15ean izango dira Areria Aretoan. Gaur, Juanjo San Sebastianen eskutik El viaje izango da ikusgai, eta bihar, Imanol Urrestarazu eta Ramon Agirreren Oinez eta hegan.