- ETB1eko Herri txiki, infernu handi saiokoak Urretxun egon dira. Elkarrizketatuen artean, Mendizabal baserriko Itziar Sasieta, Motz tabernako Gaizka Oiar-tzabal Pitillo, Jesus Mendizabal saltseroa, Iñaki Akizu parrokoa, Egoitz Mujika Txiki auto gidaria eta Nadia marokoar jatorriko euskalduna daude. Urretxun grabatutako saioa maiatzaren 16an emango dute.