- Beste hainbatetan egin moduan, oraingo honetan ere erakusketa berri bat jarri dute Beasaingo Aterpe tabernan. Hain zuzen, Iker Dorronsoro margotutako koadroak daude ikusgai, eta hala egongo dira apirilaren 16a bitartean. Hirugarren aldia da Dorronsorok bere lanekin egindako erakusketa hartzen duela Aterpek. Pertsonek protagonismoa duten lanak dira, askotan mugimenduan daudelarik.