- Ezkioko Igartubeiti baserrian bi ekitaldi antolatu dituzte Emakumeen Eguna ospa-tzeko. Gaur Zeraingo Oiharte sagardotegiko Maite Retolazarekin izandako solasaldia argitaratuko dute igartubeiti.eus webgunean. Hilaren 13an, berriz, Amaia Ruiz aktoreak emakume sagardogileen bizipenak kontatuko ditu Igartubeiti baserrian. Ekitaldi hau 17.00etan izango da. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute. Horretarako igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzi daiteke edo 943 725 107 zenbakira deitu.