- Urretxuko arte eskolak bi ikastaro antolatu ditu datozen egunetarako. Lehenengoa bihar izango da. Josu Maroto urretxuarrak giza irudi ikastaroa emango du, 18.30etik 21.00etara Labeaga aretoan. Modelo lanetan Zuriñe Ormaetxea arituko da. Kuota 10 eurokoa da. Hilaren 23an, berriz, Jose Manuel Mendezek akuarela ikastaroa emango du kultur etxeko arte tailerrean. Ikastaro hau ere 18.30etik 21.00etara izango da eta ordaindu beharreko kuota 10 eurokoa da.