Goierriko udalerriek bat egingo dute aBeasainen kasuan, Leire Artola alkateak adierazi du "pandemiak gure bizitza zein zaurgarria den erakutsi digun honetan, zaintzen ardura emakumeei egokitu zaie; bai etxe barruan eta batez ere krisi sanitario eta sozial honetan funtsezkoak diren zerbitzu askotan. Are gehiago kolpatu ditu estatus okerrenean modu prekarioan dauden emakumeak". Horren aurrean, alkateak gaineratu du "aurrera egiteko erantzunkidetasun handiagoko gizarte eredu baterantz lan egingo dugu gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzeko".

Hala, hilaren 11an, 19.00etan, Florecica-Joseina Lamberto dokumentalaren emanaldia izango da eta ondoren hitzaldia egileekin. Martxoaren 25ean, Zinegoak-en film laburren proiekzioa eskainiko da 19.00etan hasita Usurben eta martxoaren 30ean Eleonora hija del bosque liburuaren aurkezpena eta egilearekin hitzaldia egongo da Igartza jauregian 18.00etan.

Lazkaon ere bat egingo dute martxoaren 8arekin. Udalak, egun horretan, "zaintza erdigune izanik", ekimenak antolatu dituzte. Hala, asteartean La brecha orgásmica. De cómo el patriarcado nos sigue hasta en la cama liburuaren aurkezpena Paola Damontirekin, erakusketa gelan, 18.00etan.

Martxoaren 23 eta 25an, Areria Aretoan, 18.30ean, Zinegoak Gaylesbitrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdiaz gozatzeko aukera izango da, 18.00etan. Film labur eta luzeen proiekzioa eskainiko da, eta sarrerak egunean bertan lor daitezke. Udalak, gainera, "arduraz" jokatzeko deia ere zabaldu du. Sare sozialetan #Martxoak8Lazkao traola erabiltzeko proposamena egin du Udalak.

Bide horretan, Ordizian konzentrazioa egingo da bihar 18.30ean, eta ondoren Amparo Monroyri omenaldia egingo zaio, jarraian Esan Ezin taldearen emanaldiarekin.

Idiazabalen, aldiz, atzo Erlauntza emanaldia eskaini zen eta gaur Lilatoi birtuala izango da. Bihar, Izalbira egingo da Lilatoiko zirkuitoan. Guztien artean, berdintasuna lortzeko.