- Beasainen, orain arte, urtetik urtera garai honetan aldatu izan da TAOko egoiliarren txartela. TAO eremuan urte osoan aparkatzeko aukera izaten dute gune horuetan bizi direnek, baina aurten, ordea, aldaketa izan da. Bide horretan, aurrerantzean egoiliarren txartelak urterik gabe joango direla jakinarazi du Udalak, eta horregatik, aurrerantzean ez dira urtero berriak jarri behar izango. Honela bada, urteko ordainketa kontu korrontean helbideratuta duten erabiltzaileei automatikoki berrituko zaie txartela aurkakorik ez badute adierazten, eta gainontzekoei ordainketaren agiria udalera iristen denean alta emango zaie TAOko sisteman. Beraz, nahikoa izango da TAOko sisteman alta emanda egotea aparkatzeko baimena izateko.

"Ez da beharrezkoa txartela izatea baina mantentzen da ordenantzan hala jasota dagoelako", jakinarazi dute Udaletik. Gainera, gaiari lotuta, trafiko ordenantza berritzen den momentuan kontutan izango dela puntu hau gaineratu dute.