- Yolanda Mendiolak aurkezten duen Artefaktua telebista saioko lankideak Antion egon ziren asteartean. Literatura saio honetan astero idazle bat elkarrizketatzen dute bere lana eta unibertsoa ezagutzeko eta asteartean Antxiñe Mendizabal zumarragarrarekin elkartu ziren. Mendizabalek Odolekoak liburuari buruz hitz egin zuen. Mendizabali egindako elkarrizketa hilaren 27an emango dute, 13.00etan, ETB1en.