- Lazkaoko Udalak otsaileko osoko bilkuran onartu zuen martxoaren 8aren, Emakumeen Nazioarteko Egunaren, inguruko adierazpen instituzionala, eta Berdintasun Sailak datozen egunetarako egitaraua antolatu du herriko eragileekin elkarlanean.

Hala, Lilatoi birtula aegingo da martxoaren 5etik 8ra, eta izen ematea bihar amaituko da. Interesa dutenek lilaton.es helbidean egin dezakete izen ematea.

Martxoaren 9an, bestalde, La brecha orgásmica. De cómo el patriarcado nos sigue hasta en la cama liburuaren aurkezpena egingo da erakusketa gelan, Paola Damontirekin. 18.00etan hasiko da saioa, eta izena ematea beharrezkoa izango da. Udalean egin beharko da hori, eta kasu honetan ere bihar amai-tzen da izena emateko epea.

Martxoaren 23 eta 25an, berriz, Areria Aretoan, 18.30ean Zinegoak Gaylesbitrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdiko lanak izango dira ikusgai. Filmak emititzen hasi baino orduerdi lehenago jarriko dira sarrerak lehiatilan salgai.