- Gaur, Idiazabalgo Gure Ametsa etxetik Ojarbi baserri bitarteko errepidearen konponketari ekingo zaio. Hasierako lanetan lurreko zuloak beteko dituzte, eta asteburuan errepidea irekita egongo da. Astelehenean, berriz, asfaltoa botatzeko lanekin hasiko dira eta asteazkenerako amaituta egongo dela aurrikusten da. Lanak egiten ari diren errepide zatia itxita egongo da, baina Gure Ametsa aldera edo Olaberri aldera beti bidea irekita egongo dela jakinarazi du Udalak.