- ButaK 21 zineklub taldeak For Sama pelikula emango du gaur, 19.00etan, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Dokumental honetan, Waad Al-Kateab-ek Siriako gerra nola bizi duen azaltzen du. Emanaldia Monica Leivak aurkeztuko du. Leiva kazetaria da eta Siriako gerraren jarraipena egin zuen.