- Asteburuan hiru pelikula emango dituzte Legazpiko Latxartegi aretoan. Ostiraleko zineklub saioan Pietro Marcello zuzendariaren Martin Eden emango dute. Larunbatean Ipuin herriko berriak emango dute. Haurrentzako saioa izango da, euskaraz. Bukatzeko, igandean El profesor de persa pelikula ikusteko aukera egongo da. Ostiraleko eta igandeko saioak 19.00etan izango dira eta larunbatekoa 17.00etan. Pelikulen berri zeha-tza izateko eta sarrerak erosteko, latxartegisarrera.sacatuentrada.es webgunera jo daiteke.