- Iratzarri elkarteak Ilargiarekin Dantzan ikastaroa antolatu du. Adin guztietako emakumeei zuzendua dago, beraien gorputzak hobeto ezagutzeko eta dibertitzeko. Saioek ordu beteko iraupena izango dute eta martxoaren 1, 3, 8, 10, 15, 17, 22 eta 24an izango dira. Izena emateko Ira-tzarriren egoitzara jo behar da: 24an, 16.30etik 18.00etara. Posta elektronikoz, iratzarri.legazpi@gmail.com helbidera idatzita.