- Urretxu eta Zumarragako pentsiodunen asanbladak kontzentrazioa egingo du larunbat honetan, 12.00etan, Areizaga-Kalebarren plazan. Elkarretaratzea Toledoko Itunaren murrizketen aurka izango da. Pentsiodunek segurtasun neurri guztiak errespetatuko dituzte, noski: parte hartzaileek musukoa erabiliko dute eta segurtasun distantzia mantenduko dute.