- Legazpiko zineklub taldeak bi pelikula emango ditu asteburu honetan Latxartegi aretoan. Larunbatean, 17.00etan, haurrentzako saioan, Dragoien gidaria pelikula ikusteko aukera egongo da. Igandean, berriz, Volver a empezar (Herself) pelikula emango dute. Emanaldi hau 19.00etan izango da. Pelikulen berri zehatzagoa izateko eta sarrerak erosteko latxartegisarrera.sacatuentrada.es helbidera jo daiteke.