- Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Amaren intxaurrak ikuskizuna egin behar zuten atzo Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Ekitaldi hau Urretxu eta Zumarragako udalek antolatu dute eta Zumarraga gorriz markatutako herrien zerrendara pasa denez, udalek atzeratzea erabaki dute. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen saioa maiatzaren 29an izango da.