- Bihar bertan emango diote Lazkaon hasiera haurren igeriketako ikastaroei, izan ere, Lazkao eremu gorritik kanpo dago eta halako ekintzak ahalbidetuta daude. Udalak jakinarazi zuen, posible izatez, zen unean haurrei zuzendutako ikastaroak modu presentzialean egiteko konpromezua hartzen zuela, eta bete du hitza.

Talde mugatuak izango dira haurrei zuzendutako igeriketa kursilloan, sei partaidez osatuak zehazki. Astean 45 minutuko saio bat izango da eskainiko dena, kiroldegiko barneko igerilekuan. Bertan, lehen hastapenak jasoko dituzte igeriketaren inguruan, eta bakarrik kirol hau praktikatzen ikasteko oinarriak jasoko dituzte. Izatez,

Parte hartzaile guztiei jakinarazi die Udaletik zein den saioaren ordutegia eta bete beharreko protokoloaren nondik norakoak. Hain zuzen, sarrera-irteerak Kiroldegiko sarrera nagusitik seinaleztatuta dagoen moduan egin beharko da derrigorrez, eta sartzerako unean tenperatura hartuko zaie guztiei. Eskuak ere maiz desinfektatu beharko dira, eta musukoa uneoro jantzita eraman beharko da, igerilekuan bertan sar-tzeko momentura arte, orduan bakarrik kendu ahalko dute eta. Erabiltzen den materiala, gainera, ezingo dute elkarbanatu.

Aldagelak irekita eongo badira ere, kontrola izango dute denborari daogkionez. Hau da, bost minutuko denbora izango da sartzerakoan, aurrez bainujantzia jantzita izanda, eta ateratzerakoan hamar minutukoa: tarte horretan lehortu eta jantzi egin beharko dira igerilari txikiak. Norbaitek aldatzeko laguntza beharko balu, arduradun bat sartu ahalko da zeregin horretan esku bat botatzera.

Dutxak, ordea, pasabidekoak bakarrik erabili ahalko dira, ez aldageletakoak. Komunei dagokionez, larrialdi kasuetarako bakarrik zabalduko dira.