- Datorren ostegunean, urtarrilak 28, ate irekien jardunaldia egingo da Mondragon Unibertsitateko Goierri campusean, bertako eskaintza ezagutu nahi duten guztiei zuzenduta. Egungo egoera dela-eta, ate irekien jardunaldia online izango da, 18.00etan. Goierri campuseko arduradunek zein ikasleek parte hartuko dute jardunaldian, eta ingeniaritza mekanikoaren ikasketei buruzko informazioa, lantzen diren proiektuen azalpenak eta campuseko instalakuntzen informazioa emango dute. Izena eman behar da aurrez.