- Beasainek eremu gorrian jarraitzen du, honen ondorioz, Beasaingo Udalak jakinarazten du udalerrikoak ez diren abonatuak ezin direla kiroldegira joan eta abonatu horiek behin behineko baja eskatzeko aukera izango dutela. Horretarako baja eskaera egin beharko dute ondorengo bideak erabiliz: 943 887 900 telefonoan; posta elektronikoz, info@antzizar.net, edo baita webgune bidez ere: www.antzizar.net/zure-eskaerak/bazkideen-baja/ helbidea sartuz. Urtarrilean egindako kuotaren kobroa konpentsatuko da.