- Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Amaren intxaurrak ikuskizuna egingo dute igandean, 16.30ean eta 18.30ean, Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Ikuskizun hau doluari buruz da. 2020ko denboraldiko bonoak emanaldi honetarako balioko du. Hala, bono hori dutenei lekua gordeko diete 16.30eko saioan. Gainontzeko guztiek sarrera erosi beharko dute. Sarrerak 7 euroan jarri dira salgai, Urretxuko kultur etxean: ostirala arte 10.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara eta larunbatean 10.30etik 12.30era. Ederrena pilotalekuko leihatilan ere salgai egongo dira: ikuskizunaren egunean, 12.30etik 13.30era eta 15.30etik 17.00etara.