- Larrua taldeak Baserri dantza ikuskizuna eskainiko du datorren ostiralean, 19.30ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Ekitaldi hau Urretxu eta Zumarragako udalek antolatu dute, 2020ko helduen antzerki programazioaren barne. Dantza ikuskizun hau euskal kulturan zehar egindako bidaia bat da, sakon sustraituriko ohiturak berrinterpretatuz eta gaurkotuz.