- Abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatuko da, eta Beasaingo Aittu Euskara Elkarteak ekintza berezi bat antolatu du horretarako: online min-tzodromoa. Hala, egun horretan arratsaldeko 18.30ean, euskaraz dakitenak eta ikasten ari direnak elkartuko dira Internet bidez, euskaraz mintzatzeko asmoz. Izena ematea beharrekoa da, eta bihar amaituko da horretarako epea. Apuntatzeko deitu beharko da 688 740 385 telefono zenbakira.