azkaoko Udalak onartu ditu datorren urterako aurrekontuak. Zortzi milioikoa izango da, zehazki, 8.035.916koa. Iazko datuekin alderatuz, aurrekontua %1,23 txikiagoa izango da, COVID-19aren ondorioz, eta pandemiaren testuingurura egokitu eta baldintzatu egin ondoren. EAJren zazpi zinegotzien aldeko bozka jaso ditu proposamenak, eta EH Bilduko zazpi zinegotziek aurka bozkatu zuten.

Udalarentzat estrategikoak diren hiru lan-ildo garatzeko erabiliko direla nabarmendu dute: "Herritarren babesa eta lazkaotarren ongizatea bermatzea, garapen ekonomikoa eta enpleguaren sustapena, eta Lazkaoren etorkizuna zimentatzea".

Kepa Zubiarrain alkateak eta Eneritz Miranda Ogasun zinegotziak aurkeztu dute proiektua. "Kontu aurrerakoiak dira. Udal sarrerak gutxitu diren arren, inbertsio publikoak Lazkaoren bultzatzailea izan behar duela uste dugu. Inbertsio pribatua erraztu behar dugu, enpresak eta lanpostuak sortzeko aukerak eskaini, ingurune soziala eta ekonomikoa berreskuratze aldera".

Gizarte zerbi-tzuei bideratutako partida igo egingo da. Guztira, 410.000 euro bideratuko dira, aurtengoarekin alderatuta, %14 gehiago. Batez ere, etxez-etxeko laguntza zerbitzua indartuko da 275.000 eurorekin, %18 gehiago. Familientzako laguntzen zenbatekoak ere gora egin du, 63.000 eurorekin.

Hirigintza eta Zerbitzuen arloan egingo dute inbertsiorik handiena: milioi erdi baino gehiago Hiribarren-Ibabeko urbanizazio obrarako, 120.000 Mikelarreko hobekuntzarako, 100.000 euro Elosegiko zubitik San Prudentzio eraikinera kalea eraberri-tzeko eta beste hainbeste merkatari-tza, ostalaritza eta zerbi-tzuen sustapena babestu eta bultza-tzeko, 90.000 landa-bideak hobe-tzeko, 80.000 Harizti Handiko hobekuntzetarako, 30.000, landa-eremuko ur-sarean, 15.000 Larreategiko urbanizazioan eta 10.000 hardwarea erosteko.

"Gizarte, kultura, gazte eta kirol eragileak dira gure udalerriaren motorra. Horregatik mantenduko ditugu arlo horietan diharduten gizarte-talde eta -eragileentzako dirulaguntzak", gehitu du alkateak.