- Larunbat honetan 19.00etan Legazpiko Latxartegi aretoan egingo den bertso saioan azken orduko aldaketa bat izan da: Xabat Illarregi arituko da kantuan, Irati Alcantarillaren ordez. Illarregirekin batera, Amaia Iturriotz urretxuarra, Oihana Iguaran eta Xabier Silveira arituko dira. Gai jartzaile lana Mikele Arizkorreta legazpiarrak egingo du. Sarrerek 10 euro balio dute (gazteek, 5).