- Lemniskata zientzia elkarteak antolatuta, bertako ikerlari eta ekintzaileen hitzaldia emango da ostiral honetan, 19.00etan, Igartza Jauregian. Bertan, Bira produkzioak taldeko Mikel Alvarez eta Eñaut Tolosa, Tandem komunikazio grafikoko Erkuden eta Leire Mendizabal, eta Iker Agirrezabal ingeniaritza kimikoan graduatua izango dira hizlariak eta haien esperientziaren berri emango dute.