- Igande honetan, Legorretako Herri Antzokian 1917 filma eskainiko dute. Saioa 18.00etan hasiko da eta interesa dutenek Balentinen kioskoan edota kultur etxean, kultura.legorreta@euskalnet.net helbidean eman behar dute izena. Hala ere, hasi baino hamar minutu lehenago gerturatzea eskatzen da. Pelikula, Frantziako ipar-ekialdean kokatzen da, eta hainbat sari eskuratu ditu.