- Asmube eta Oriako lamiak emakume elkarte eta talde feministarekin batera, egitarau anitza antolatu du Beasaingo Udalak azaroaren 25aren bueltan. Hala, azaroaren 29ra bitartean, Fatiha Hajji Baba erakusketa egongo da ikusgai Igartza Jauregian. Gaur, aldiz, 12.00etan, elkarretara-tzea eta biktimei omenaldia egingo zaizkie, Erauskin plazan. Duela egun batzuetatik, indarkeria matxistaren aurkako hari matazak kokatuta daude bertako arboletan. Ekimenean osasun babes neurri guztiak mantenduko dira.

Bihar, bestalde, Misión Insumisión izeneko antzezlana taularatuko du Grupo Las Chirlas Clown taldeak, 18.00etan hasita, Igartzan. Ez da ekimen bakarra izango, izan ere, hilaren 28 eta 29an Zauriak dokumentala eskegiko da Beasaingo Udaleko webgunean eta bertan ikusi ahalko du nahi duenak.

Azaroak 30ean, 18.00etan, HerriLab egiasmoaren testuinguru barnean, Ahots parareloak mahai ingurua egingo da. Bertan, pandemia eta zaintza gaia jorratuko da. Online eskainiko da, eta Udaleko webgunetik jarraitu ahalko da.

Amaitzeko, abenduaren 4a bitartean irekita egongo da Goierrin indarkeri matxistaik ez! sormen lehiaketa. Edonolako sorkuntza lanek izango dute lekua hemen, eta sariak ere egongo dira irabazleen-tzat. Pandemia eta indarkeria matxista batuko ditu lehiaketak, gaitz hau erakustarazteko asmoarekin.

"Urtero egiten den gogoetaz gain, bizi dugun pandemiak sortutako egoeran, arreta berezia jarri behar da beren etxeetan, lanetan eta bizi-espazioetan bizirik irauteagatik indarkeriari aurre egiten ari diren emakume eta neskengan", azaldu dute. Horregatik, "gizartearen aitorpen eta elkartasun osoa" merezi dutela gaineratu dute.