- Titirijai, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia, ospatzen ari direla aprobetxatuko dute Ordizian, eta biharko txotxongilo emanaldia antolatu dute. Hala, Txo Titelles konpainia katalanaren lana ikusgai jarriko da Herri Antzokian, eta hauek Circ-Cabaret Armando Rissotto izeneko lana aurkeztuko dute, arratsaldeko 17.30ean hasita. Familiei zuzendutako ikuskizun honetan oso present izango da zirkua, eta hura izango da emanaldiaren lerro nagusia. Dagoeneko sarrerak salgai daude, Kutxabanken eta Herri Antzokian bertan.