- Joan zen astean Zumarragako anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunea egunero eta eguneko 24 orduetan ireki-tzearen aldeko plataforma eratu zen. Bilerara 50 bizilagun azaldu ziren eta 10 bat laguneko lan taldea osatu zuten. Deialdia egin zutenak gustura ageri dira, baina 40 urte inguruko guraso gehiago azaltzea espero zuten.