- Euskaraldiko herri batzarrak ipuin laburren lehiaketa antolatu du. Nahi duten guztiek parte har dezakete. Ipuinak eskuz idatzi behar dira eta gehienez hamaika lerro izan behar dituzte. Edozein euskarri erabili daiteke. Gaia honakoa da: Gehiago. Gehiagorekin. Gehiagotan. Ipuinak hilaren 16tik 22ra entregatu behar dira. Elizondoko plazan eta Laubiden jasoko dituzte.