- Aurrez gertatu moduan, berriz ere pintadak agertu dira Lazkaoko herriko hainbat gunetan. Kasu honetan, EH Bildu faxista idatzi dute ekintzaren egileek, eta Lazkaoko Udalak gaitzespen mezua argitaratu du ekintza hau salatzeko asmoz.

"Lazkaoko Udalak herrian agertutako pintadak gaitzetsi ditu eta elkartasuna adierazi die erasotutako alderdiari eta hura ordezkatzen duten pertsonei". Gauzak horrela, Udalak dagoeneko abiatu ditu garbiketa lanak eta egun gutxi barruan kenduko dira dauden lekuetatik. Horietako bat Zubizkitza gunean kokatzen da, Txindoki adinekoen zentroa dagoen eremuaren pareko pareta batean; beste bat etxebizi-tza baten garajeen sarreran topatu da eta hirugarrena Jose Lasa parkeko bidegurutze batean.

Lazkaoko Udalak adierazi du horrelako ekintzek ez dutela lekurik egungo gizartean eta "bizikide-tza oztopatzen" dutela, eta nabarmendu dute horiek bizikidetzarako bide baketsuen eraikuntzatik urrun geratzen direla. Beraz, guztiz gaitzetsi dituzte agertu diren pintaketa guztiak.

Horri dagokionez, Udalak etorkizunari begira eraiki nahi dugun udalerri motari buruz hausnartzeko eskatzen du, eta beste behin ere errespetua eskatzen du "herritar ororekiko eta guztiona dena babestu eta zaintzeko".