- Orain hilabete batzuk abian jarritako Nik Lazkaon, zuk zergatik ez? sustapen kanpainaren harrera ona ikusita,Lazkaoko Udalak bono gehiago jarriko ditu eskura. Kasu honetan, gaur bertan jarriko dira salgai 1.500 bono Udaletxean. Honakoa izango da ordutegia: astelehenetik ostiralera 9.00- etatik 18.00etara etenik gabe, eta Plazan jarriko den salmenta puntuan astelehenetan 9.00etatik 12.00etara eta ostiraletan 17.00etatik 20.00etara.,

Bonoek aurrekoen baldintza berberak izango dituzte. Alegia, 20 euroko prezioan 30 euro erosteko ahalmena dute txartel hauek. Gainera, ahalik eta establezimendu gehienetan erosketak ahalbidetzeko asmoarekin, 5 euroko 6 kupoitan banatuko dira, eta pertsona bakoi-tzak 10 bono erosi ahal izango ditu gehienez.

Zenbakituta egongo dira, eta eroslearen NAN zenbakia gordeko da bonu bakoitza saltzean, modu horretan, kontrol bat eramango da. Txartelak, baina ez dira berdinak, eta bi mota daude atzeko zerrendan duten kolorearen arabera: bi bonu saltoki guztietan erabil daitezke, elikadura-dendak barne, eta gainerako laurak elikadura-denda ez beste guztietan erabiltzeko aukera egongo da. Ekimen honekin Lazkaoko 61 denda atxiki dira, eta, beraz, eskaintza zabala izango dute herritarrek bonoa non gastatu erabakitzeko.

Kepa Zubiarrain, Lazkaoko alkatea pozik agertu da orain arte kanpainak izan duen erantzunarekin. Hasieran 2.000 bono jarri ziren, eta ondoren beste 1.000. "Konpromiso osoa dugu gure saltokiekin", adierazi du.