- Adinekoen osasunari merezi duen garrantzia emango diote Legorretan, 65 urtetik gorakoen-tzat antolatu dituzten tailer eta soinketa saioekin. Bertako Udalak uste du "osasun fisikoa, kognitiboa eta soziala zaintzeko inoiz baino arrazoi gehiago" daudela eta horregatik hainbat ekimen abiatuko dituzte. Guztietan ezinbestekoa izango da izena ematea, eta horretarako azken eguna etzi da, hilak 30. Izen-ematea Legorretako gizarte zerbitzuetara deituz egin behar da (943-08 52 90/688829013) edo gizarte@legorreta.eus helbidera idatzita.

Gauzak horrela, urriaren 5ean hasi eta astelehen eta asteazkenetan, 16.00etatik 18.00etara, Jokin begiralearekin batera memoria landu, gizarte gaiak aztertu, erlaxazio teknikak ikasi eta harreman sozialak indartuko dituzte. Egun berean hasiko dira baita ere soinketa saioak. Beste urteetako arrakasta ikusita, astelehenetan bi saio eskainiko dira, plazako frontoian: 10.00etatik 11.00etara eta 11.05etik 12.05era.

Urriaren 8an, bestalde, Pikuak Kalera egitasmoa hasiko dute berriz, herrian zehar ibilaldia egiteko. Ostegunero, 10.30ean elkartuko dira udaletxe azpian.