- Azken egunak dituzte beasaindarrek herriko egutegia eratzeko abian jarri den argazki lehiaketan parte hartu ahal izateko, izan ere, asteazkenean amaituko da horretarako epea.

Aurtengo gaia Beasaingo txokorik kuttunena da, beraz, nahiko gai zabala, irudimenari tartea uzten diona. Argazkiak ez dute zertan orain ateratakoak izan behar, koloretan edo zuri-beltzean aurkeztu daiteke, eta JPG formatuan bidali beharko dira, www.beasain.eus/argazki-lehiaketa helbidean bertan.

13 saritu izango dira, hilabeteko bana eta azalekoa. 60 euroko saria eskuratuko du bakoitzak.