- Lazkaoko Udalak 2020-2021 ikasturterako kultur ikastaroak antolatu ditu, beste urtebetez kulturaren aldeko apustua eginez.

Iazko eskaintza baino murritzagoa da oraingoz aurtengoa, nahiz eta aztertzen ari diren ikastaro eta tailer gehiago antolatzea. Oraingoz, baina, artea eta emozioak, josketa eta yoga ikastaroak emango dira, ikasturte osoan zehar, urrian hasi eta ekainera bitarte.

Yoga ikastaroak Orobione etxean emango dira astelehen arratsaldez eta astearte eta ostegun goizetan ere bai, eta ordu eta erdiko saioak izango dira.

Josketa ikastaroa, bestalde, ostiral arratsaldetan izango da, 17.30etik 19.30era, Orobionen. Artea eta emozioak lantzeko ikastaroa ere emango da eta hau ere arratsaldeetan izango da, baina Aresoko etxean. Oraingoz ez dago zehaztuta ez eguna ezta ordutegia ere. Taldearen arabera erabakiko dute hori.

Izen ematea irail osoan zehar egin daiteke, bulego orduetan Udaletxean bertan. Taldeak gutxieneko ikasle kopurua izan beharko du lekuaren arabera, koronabirusagatik segurtasun neurriak bermatzeko.