- Beasaingo Usurbe Antzokiak haurrei zuzendutako film eskaintza zabala abiatu du berriz ere . Joan den asteburuan hasi zuten denboraldia, eta haurrentzako saioak, normalean, larunbat eta igandetan izango dira, 17.00etan. Bestalde, zinema saioen ordutegiak orain arteko berdinak izango dira: ostiraletan 20.00etan; larunbatetan, 19.30ean eta 22.30ean; igandetan, 19.30ean eta 22.00etan; eta astelehenetan, ikuslearen eguna izanda, 19.00etan eta 22.00etan.

Iaz antzokia berritu egin zuten guztiz, eta zeuden irisgarritasun arazoak konpondu egin zituzten. Ondoren, edukieraren %50 inguruko edukierarekin berrireki zen, pertsonen arteko distan-tziak mantentzeko asmoz. Gainera, indarrean dagoen araudia zehatz mehatz betetzeaz gain, ikusle edo ikusle-talde batek ez du bere ondoan, ez aurrean, ez atzean, beste ikuslerik izango. Honekin ikusleen segurtasuna mantentzea lor-tzen da. Hori ez ezik, aretora sar-tzeko eta irteteko ibilbideak bereiztuta daude eta jendea ez da topatuko sarrera eta irteeretan.

Film guztiak ez dute iraupen bera, eta ohiko baino luzeagoak direnean, posiblea da haurrentzako saioen ordutegia aurreratzea eta bestalde, igande gaueko saioa atzeratzea. Hala ere, horren berri astero emango dutela jakinarazi dute Usurbe An-tzokitik, izan ere, eskaintzen den filmaren araberakoak izango dira hartu beharreko neurriak, desinfekta-tze lanak bermatzeko.