- Zaldibiako Udaleko zerbitzuak udako ordutegian egon dira irekita orain arte, goizez, alegia. Atzotik, baina, ohiko ordutegira itzuliko da udal harrera zerbitzua, kontuhartzailetza eta idazkaritza. Hala, astelehenetik ostegunera goizeko 9.00etatik 17.00etara eta ostiraletan zein jai bezperetan 9.00etatik 15.00etara emango dute zerbitzua harreran. Hala ere, tramiteak telematikoki hobestea eskatzen dute.