Koronabirusa dela eta, enpresen egoerak ez du onera egin azken hilabetetan. Bestalde, langabezian daudenentzat ere ez dira momentu errazak, izan ere, kontratazioak jaitsi egin dira, eta askok ez dakite nora jo lana bilatzerako orduan.

Gazteen artean dagoen langabeziari aurre egiteko asmoarekin, Beasain eta Ordiziako Udalek, Goierri Eskolarekin elkarlanean, lan gabe dauden herritarrei zuzendutako Formazio saioen laugarren edizioa abian jarri da. Kasu honetan, bigarren mailako ziurtagiri profesionaletako ikasketak dituzten beasaindar eta ordiziar langabetuei zuzendutako formazio ikastaroa da antolatu dena. Sakonduko duten gaia, berriz, soldadura izango da.

Ikastaroaren edukiak bertako enpresen beharretara egokitzen dira, eta, beraz, urtetik urtera aldatu egiten da lantzen den materiala eta gaia. Horregatik, langabezia tasa baxua eta laneratzeko aukera altua ematen duten ikasketak dira eskain-tzen direnak, parte hartzaileek irteerak izan ditzaten eta lan munduan ahalik eta azkarren sar daitezen.

Bi udalerrietako Udalek erabakitzen du finantziazioa. Beasaingo kasuan hamar herritar inguru dira parte hartuko dutenak, eta Udalak jakinarazi duenez, bere osotasunean ordainduko zaie ikastaroa. Ordiziako kasuan, ildo beretik doa eta Udalak partaide guztien matrikula ordainduko du.

Aitor Aldasoro, Beasaingo alkatea: "aukera hau aprobetxatzera gonbidatzen ditut partaideak". Alkateak, ikastaro hauek duten "enplegugarritasun maila altua" nabarmendu du, gainera: "ia hamarretik zortzik lor-tzen dute lanpostua praktikak amaitu ondoren".

Aurtengo kasuan soldadurari buruzko formazio ikastaroa emango da. Hain zuzen, Goerriko enpresa ugaritan behar dira alor honetan adituak, eta horregatik erabaki da hortan sakontzean. Ikastaroan zehar hiru soldadura-teknologi landuko dituzte parte hartzaileek: soldadura oxigas, mig/mag eta TIG soldadura altzairuan. Horrela, ikastaroa burutzen duten ikasleek batetik teknologia desberdinak barneratzeaz gain, tailerrean ordu askoan egingo dituzte praktikak, eta horrek asko lagunduko die lan mundura salto egiterako orduan prozedura desberdinen domeinua izatea.

Praktiken amaieran enplegagarritasun altua lortu ahal izatea espero da. Orotara soldadura teknikak ikasteko 580 ordu eskainiko dituzte eta beste 200 ordu praktikak egiteko zuzenduko dira. Alderdi praktikoa egin ahal izateko teoria gaindituta egon beharko da, oinarrizko jakin-tza barneratu dela erakutsiz.

Laugarren edizio hau desberdina izango da koronabirusagatik, eta horren eraginagatik neurri bereziak hartu beharko direlako, baina, hala ere, antolatzaileek emaitza onak espero dituzte eta partaideek lana aurki-tzeko erraztasunak izan ditzatela.