- Idiazabalgo Udalak hainbat diru-laguntza lerro berri zabaldu ditu, COVID-19ak sortutako eragina malgutzeko asmoz.

Lehenengo blokeak turismoa eta garapen ekonomiari egiten dio erreferentzia. Komertzio txiki, ostalaritza establezimendu, autonomo nahiz enpresa txikien itxieraren ondorioak leuntzeko balioko du, beti ere, alarma egoeraren ondorioz jarduera ekonomikoa eteteak sortarazitako kalte ekonomikoak jasan dituztenei dagokionean. Diru-laguntzak eskatzeko epea irailaren 24ra arte irekita egongo da, www.idiazabal.eus webgunean edo udaletxean 8.30etatik 14.30etara.

Kultura eta euskara uztartuz, euskara modu esklusiboan erabiltzen duten hedabideak, euskara ikasi nahi duten herritarrak eta kultur ekimenak lagunduko dituzte diruz. Gaur da eskaera egiteko azkenengo eguna.