- aurten jairik ez ospatzea erabaki zuten uztailean Urretxuko jaietako eragileek eta Urretxuko Udaleko talde politikoek erabaki horrekin bat egin dute. Idatzi baten bitartez, EAJ, EH Bildu eta PSE-EEko ordezkariek herritarrei asteburu honetan jai girorik ez pizteko eskatu diete.

Eragileek hartutako erabakia txalotu dute. “Uztailean argitasun handiz erabaki zen herritar eta jaietako eragileon artean, jarrera txalogarri bezain arduratsua erakutsiz, aurten ez genituela Santa Anastasia jaiak ospatuko. Ez betikoak, ezta gaizki deituriko ez jaiak ere. Zalantza izpirik gabe, denon osasuna lehenetsiz, eskuzabaltasunez uko egin behar diogu jaiek berekin dakarten pertsona elkartze eta pilaketari”.

Herritarrei arduratsuak izateko eskatu diete. “Herritarrok kontuan hartu behar dugu aurten ez dugula jairik ospatzen. Ez ditzagun jaia egitera edo jende pilaketak egotera bultzatu ahal dituzten ekintza edo jarrerak izan”.

Aldi berean, Urretxutik kanpo bizi direnei asteburu honetan Urretxura ez etor-tzeko eskatu diete. “Beste herri batean bizi zaretenei, mesedez, gure herrira festa egitera ez etortzeko eskatzen dizuegu”.

Alderdiek herritarrak zentzudunak izatea espero dute. “Konfian-tza osoa daukagu herritarrok beste behin ere elkar zainduko dugula, zentzuz jokatuko dugula, orain arte bezala. Izan gaitezen arazoaren konponbide eta ez oztopo. Ez diezaiogun utzi birusari gure herrian sakabanatzen eta kontrolatu ezin den egoera batera heltzen. Gure ekintzek ondorio larriak izan ditzakete gugan eta maite ditugun pertsonengan. Izan gaitezen zen-tzudunak”.