- Lazkaoko Liburutegiak ateak zabaldu ditu berriz ere, segurtasun eta garbitasun neurri zorrotzekin. Horretarako, COVID-19aren aurkako segurtasun-protokoloa sortu dute eta dagoeneko martxan jarri dute. hala, erabiltzaile guztiei segurtasun bermea eskainiko die ezarritako betebeharrek.

Goizeko 9.30etik 13.00era egongo da zabalik liburutegia, astelehenetik ostiralera. Liburutegira sartu aurretik eskuak garbitu beharko dira, eta derrigorrezkoa izango da eskukoak eta musukoa erabiltzea momentu oro. Bestalde, erabiltzaile bat edo gehiago egongo balira, elkarren artean metro eta erdiko distantzia mantendu beharko da.

Edozein zalantza argitu eta kontsultaren bat burutu nahi izanez gero, liburutegiarekin honako harreman bideak hobestea eskatzen du Udalak: 943 086 845 telefonora deitu, edo liburutegia@lazkao.eus helbide elektronikora idatzi.