- Igandean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak direla eta, EH Bilduk hainbat ekitaldi antolatu ditu Legazpin. Bihar izango dira. Goizean pantaila erraldoi bat jarriko dute plazan. Bertan, EH Bilduren programaren berri emango dute. 19.00etan, berriz, Ibai Iriartek eta Eraitz Saez de Egilazek hitzaldia egingo dute Azoka gunean. Biak Eusko Legebiltzarrerako hautagaiak dira. Iriarte Tolosako alkatea izan zen 2011-2015 legealdian eta Saez de Egilaz ikasle mugimendutik dator.