- Euskaraldiko Beasaingo Batzordeak herriko elkarte eta eragileekin bilerak egiteari berriz ere ekin diote aurtengo udazkenean egingo den Euskaraldiaren bigarren edizioa antolatzeko asmoarekin. Beasaingo kirol eta hezkuntza elkarteekin topaketak egin dituzte eta horiek ere hasi dira mugitzen dagoeneko, aurtengo Euskaraldiak ahalik eta eragin positiboena izan dezan beasaindarren hizkuntza ohituretan eta euskararen erabileran. Hain zuzen, haien komertzioak Aittugune bihurtzen hasi dira, euskaraz eroso aritzeko guneak adierazten dituztenak.