- Bizi dugun egoerak baldintzatuta, ikuskizun berri bat eskainiko du Beasaingo Udalak Igartzako jauregian, gaur. Igartza Musika Programaren baitan jaso eta online ikusi ahalko da. Hain zuzen, Mikel Markezek Biribilean bere azken lana aurkeztuko du gaueko 22.00tatik aurrera Igartzako jauregian.

Publikoari ateak irekiko zaizkio baina kontzertua doakoa izan arren, egungo egoerak eskatzen dituen neurrietara egokituz segurtasun neurriak mantendu ahal izateko, edukiera mugatua izango da. Aldez aurretik sarrerak eskuratu ahal izateko eskaera egin beharko da https://forms.gle/krW533QvHaakpkau5 estekan, eta nahiago dutenek etxetik gozatu kontzertuaz, Goierri Telebistaren laguntzarekin kontzertua zuzenean ikusi ahal izango da Beasaingo Udalaren YouTube kanalaren bidez.