- Bihar arte dute aukera idiazabaldarrek udalekuetan izena emateko. COVID-19aren eraginen ondorioz, 2 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da zerbitzu hau eta ordutegi bakarra egongo da, goizeko 9.30etik 12.30era.

Aurten ere Xapobixi aisialdi elkarteak kudeatuko du programa. Hezitzaileek koronabirusaren inguruko formazioa jasoko dute programa egoera berezira egokitu eta behar bezelako arreta eman dezaten.

Izen ematea, berriz, aurrez aurre edo online egiteko aukera dago, www.idiazabal.eus webgunearen bidez, eta laguntzarik behar izanez gero Udaletik laguntza eskainiko dute 943 18 71 00 telefonoan. Udaleku irekietan parte hartzea 110 euro kostako da.

Eskaera handia badago eta plazak mugatu, lehentasuna ondorengoek izango dute: egoera zaurgarrian dauden, guraso bakarreko eta bi gurasoak edo tutoreak lanean dituzten familiak.