- Lazkaoko Udal liburutegiak zerbitzu mugatua eskainiko du, oraingoz behintzat. Gauzak horrela, interesatzen pizten duten edo irakurri nahi diren liburuak aurrez eskatu beharko dira, arratsaldeko 16.30etik 20.00etara bitartean telefonoz, edo emailez ere egin daiteke tramite hori, liburutegia@lazkao.eus helbidera idatziz.

Eskaera hori egin eta hurrengo egunean bertan, aurrez aurre, herritarrak udaletxeko harreran jaso ahalko du eskatutako liburua. Kontuan izan behar da pertsona batek erabili ostean egun batzuetan liburu horiek ezingo direla berrerabili, desinfektatu egin behar direlako berriz ere beste edonoren esku utzi baino lehen, eta arrazoi hori dela eta posiblea dela eskatzen den liburu hori ez egotea eskuragarri. Azken finean, segurtasun neurri eta protokoloak betetzea beharrezkoa da, eta herritarrak horren konziente izan behar gara.

Liburuak edozein unetan eska-tzeko aukera mahai gainean jar-tzeaz gain, liburuak edozein unetan itzuli ahalko dira baita ere. Orain aste batzuk liburutegian maileguan emandako liburuen itzulketa modu seguruan egiteko udaletxeko atarian kaxa bat ezarri dute, eta aukera honek ahalbidetzen du herritarrek liburuak itzultzeko aukera izango dutela hemendik aurrera.

Egurrezko kutxa hau udala zabalik dagoen ordutegi berean egongo da atarian jarrita, hau da, astelehenetik ostiralera 9.00etatik 18.00etara, eta larunbatetan goizez egongo da zerbitzu hau, kasu honetan, 9.00etatik 12.00etara.

Edozein zalantza argitzeko, bi bide jarri ditu liburutegiak: 943 088 080 telefonora deitzea, edota liburutegia@lazkao.eus helbidera idaztea.