- Beasaingo Udal Euskaltegian izena emateko epea gaur zabalduko da, eta Ekainaren 18an amaitu. Izen emateko bi bide daude; batetik, telefono bidez 943 028 100/688 740 385, eta, bestetik, online www.beasain.eus/euskaltegia webgunean edo euskaltegia@beasain.eus helbidera idatzita. Ikastaroak, berriz, telematikoak edo aurrez aurrekoak izango dira, talde txikietan eta osasun neurriak errespetatuz.