- Bisitarien segurtasuna bermatuz, osasun, babes eta egokitzapen neurri guztiak hartuta, Beasaingo Igartzako Monumentu Multzoa dagoeneko zabalduta dago, udako ordutegian:

Asteazkenetik igandera egongo da zabalik: 11.00etatik 14.00-etara eta 16.00etatik 19.00etara. Horrez gain, egunean zehar beste eskaintza bat ere egingo dute eta bisita gidatuak eskainiko dira, betiere talde txikietan. Hauen ordutegia honakoa da: 11.30ean, 13.00etan, 16.30ean eta 18.00etan.

“Bisitaldiaren ibilbidea ere alarma egoeraren leuntze faseak ezarritako baldintzetara egokitu da beste talde batzuekin ez topa-tzeko, izan ere helburu nagusi eta bakarra bisitak modu atseginean eta seguruan egitea da”, zehaztu dute. Fasez gainditzean, bisita gidatu telematikoak, erakusketak eta tailerrak ere eskaintzeko asmoa dute Igartza Monumentu Multzotik.