- Bigarren fasean sartzearekin batera Ordiziako gune urdineko aparkatzeko denbora mugak ere indarrean sartu dira. Ordutegia honakoa da: 9.00-13.00 eta 16.00-20.00. Ordu horietan martxan egongo bada ere, denbora aldetik, 3 gune ezberdintzen dira udalerrian: 15 minutuko bi aparkaleku daude Urdaneta kalean, 30 minutuko 8 Joseba Rezolan, eta gainontzeko guztiak ordubeteko denbora muga dute.